Shin-Chan
5 urteko ume japoniarra da, eskolaurrera doa, Ultra heroiaren
marrazki bizidunak ditu gogoko eta choco opilak gustatzen
zaizkio, beste edozein ume bezalakoa da, ezta? Noski ezetz.
Shin Chan ur zorria da, lur ikara ba baino bihurriagoa, ligoia,
lotsagabea,ahozabala…eta gainera beti dabil istiluetan.

Yoshito Usui marrazkilariak sortu zuen duela hamar
urte baino gehiago komiki moduan eta beranduago gaur egun
ezagutzen duzuen marrazki bizidun bihurtu da.Marrazkiak pixka
bat traketsak dira, batez ere beste batzuekin alderatzen baditugu,
baina hobeak izan behar al dute? Azken finean agertzen diren
pertsonaiak eguneroko pertsonak dira.Noara familia Japoneko
maila erdikoedozein familia bat gehiago da, eta Shin Chanen
istiluetan sartzeko trebezia alde batera utzita zeharo ohikoa
den familia da.
Telebistako seriea sortu zen herrialdean oraindik ere sekulako
arrakasta du eta kapitulu berriak eskaintzen jarraitzen dute.
370 baino gehiago dira eman dituzten saioak eta astero bat
eskaintzen jarraitzen dute. Beraz, badugu Shin Chan pixka
baterako. Shin Chan telebista saioaz gain beste film batzuetako
protagonista da eta aurten estreinatzeko asmoa duen beste
pelikula batekoa ere bai. Informazio gehiago nahi baduzue,
orrialde ofizila honako hau duzue: ShinChan-Movie.com; japonieraz
dago baina trilerrak ikus ditzakezue.
Hawari: Shin Chanen gurasoek
hobeto pentsatu behar zuten Shin Chani arreba eskaini baino
lehenago. Seriearen hasieran Shin Chan seme bakarra zen Misae
haurdun geratu zen arte. Geroago Hinawari jaio zen. Haur jaio
berri bat baino ez da baina dagoeneko bere neba bezain bihurria
da eta egunak pasa ahala nebaren gero eta antz handiagoa du.

Mutil ederrak ditu gogoko, gauza distiratsuak
eta bitxiak, baina bitxi onak, txarrak ez ditu nahi. Horrela
bere amak 53.000 yen balio duen bere lepokoarekin jolasten
utzi behar izaten dio eta Hinawari ume txiki bat denez,azkenean
lepokoa ezkutatu edo galdu egiten dio eta noski, bere ama
oso haserre jartzen da, ze Misaek diru kontuak oso gogoko
baititu.Behin komuneko tazan ezkutatu zuen eta Shin Chanek
urari eman zion lepokoa han zegoela jakin gabe. |