
|
Orrialde honetan sartu zara eta ez dakizu ezertxo
ere Harry Potterri buruz’ dena ez dizugu
adieraziko baina laburtxo moduko bat eskainiko
dizugu. |

|
Duela urte asko Lord Voldemort izeneko azti
gaizto batek gerla magiko baten ondoren boterea
eskuratu zuen. |
Voldemortek Harryren gurasoak hil zituen eta
bere amak bere bizitza eman zuen semearena babesteagatik.
Diotenez, bere ahaleginak Harry bizirik irautea
lortu zuen eta Voldemortek Harry ez hiltzea ahalbidetu
zuen. Gertaera haren lekuko omen da Harryk bekokian
tximista baten modukoa den orbaina. Bere osaba-izeba
muggleak ( aztiek horrela deitzen dituzte hilkorrak
diren pertsonak) semetzat hartu zuten ondoren. |
Harry oso ospetsua bilakatu zen bere ingurukoen
artean bere lehenengo gertaera hartan Valdermort
garaitu eta desagerrarazteagatik. Harryk ez zuen
ezertxo ere jakin bere botereez eta historiaz
hamaika urte bete arte.Orduan Hogwartsen dagoen
azti gazteentzako eskolara eraman zuten. |
Harry gure laguna azti oso boteretsu bilakatuko
da denborarekin. Dena den, nork daki zein bide
aukeratuko duen? Ongia babestuko du ala gaiztakeriak
zainduko ditu? Harryk tentaldi ugari izango ditu
Voldemorten alderdi iluna aukeratzeko. Ezkutuko
asmo eta azpilan zirraragarri ugari izango ditu
bere inguruan. Batez ere, Lord Voldemorten eskutik
iritsiko dira gehienak, bere itzulerarekin boterea
eta indarra komunitate magikoan hedatzeko mehatxuarekin. |

Jende jator eta zirraragarriaz osaturiko eskola da
Hogwarts.
Benetan esanda barnetegi bat da, bertan magia pixka
bat duen edonor onartzen duen ikastetxea. Han irakasten
diren gaiak dira Asmakizunak, Edabeak, Trebetasun Ilunen
aurkako Babesa, Itxuraldaketak, besteak beste.Inoiz
ez dakizu zer aurkituko duzun Hogwartsen.Beste edozein
ikastetxetan bezala, hemen ere apunteak hartu behar
dira, ikasi eta azterketak gainditu egin behar dira
arau hauek apurtzen dituena kanporatua izango da.
Ikastetxea lau eraikuntzatan banatzen da: Hufflepuff,
Ravenclaw, Slytherin eta Gryffindor. Beraien artean
lehiatzen dira Etxeen arteko Kopa irabazteko. Oso trofeo
erakargarria eta estimatua da ikasturtean zehar puntu
gehien irabazten dituen Etxeari ematen zaiona, hain
zuzen ere.

Diagon kale estua, denda magikoz betetako Londreseko
kalea, bertan gauza magiko ugari ersi ahal dena: erratzak,
asmakeria liburuak, etab.
Gingotts, Londres barreneko banketxe bat da, non diru
eta altxor magikoak gordetzen diren.
Hogwarts
inguratzen duen debekaturiko basoa, likantropoz, zentauroz,unikornioz
eta abarrez betetako basoa da.
Hagriden
txabola, geroago basozaina izango dena. Bere txabola
Harry eta bere lagunentzat babesleku izango da. Hemen
bertan gorde ohi ditu Hagridek bere maskotak.

Futbola,
saskibaloia eta beisbola kirolak batera baino ospetsuagoa
den kirola da, gutxienez aztientzat. Hogwartsen, Quidditch
torneoa irabaztea Etxeen arteko Kopa irabazteko urrats
handia da.

Irudiaren gainean klik
eginez gero pelikula honen trailer bar ikusiko duzu
|