BETIZU KLUBA
 
       

 


GURE LAGUNAK:



Muuuuuuuu! Muuuuuuuu, mumumu, muuuuuuuu!

 



Betizu naiz, Behi II ontziko kapitaina eta «Betizu» saioaren gidaria. Betisuis eta Emeurekin batera unibertso osoko proposamenak jasotzen ditut, eta onenak aukeratu Euskal Herriko betizuei eskaintzeko. Txikitan sokamuturretan ibiltzen nintzen eta orain ere gustura emango nituzke adarkada batzuk, baina beste era batzuetan asaskatzen naiz: musika taldean joz, marrazki bizidunak ikusiz, belar-pizzak janez... Gauza deigarriak dira gero!!!

 



Kaixo, zegg moduz? Betisuis naiz, Suitzako behi jatogg-jatogg bat. Betizuren laguna naiz, eta nahi banu espazio-ontziko kapitaina izango nintzateketeke baina, oggduan, zegg egingo luke Betizu gaixoak? Horregatik, espazio-ontziko konponketak egiten ditut eta musika taldeko abeslaggia naiz. Eta aurkezleggik edeggena egge bai. Lehen argalago nengoen, ez nuen jaten eta beti hasegge... Baina oggain nahi dudana jaten dut, nahi dudana esaten dut, gogoak ematen didana abesten dut eta nahi dudana... Oggain nahi dudana Tiroleko kantu bat abestea da; beraz, huggengoan hitz egingo dugu lasaiago...



Isat orbita galdu duen satelite bat da. Unibertsolarien laguna izan nahi du, baina inork ez dio jaramonik egiten... Uranik izan ezik, ahogozoa egiten baitzaio ikusten duen bakoitzean.

 



Unibertsolaririk handiena eta baldarrena... kankailu galanta. Ikusten duen guztia jolaserako gonbita dela uste du. Horregatik, egun osoan “jupi!, jupi!” besterik ez du esaten. Ez daki ondo ongia eta gaizkia zer den, eta gehienetan Saturrek laguntzen dio iskanbiletatik irteten.

 



Planeta jakintsua da, baina beti dabil kopetilun. Ez dauka eroapenik. Arti, ahizpa txikia balitz bezala zaintzen du, eta ez zaio batere gustatzen Arti Saturrekin ibiltzea, endredoak sortzeko baino ez da izaten eta.



Itxura likidoa har dezake. Gaixo itxura dauka eta beti gogorik gabe dabil, oinak narras. Gehien darabilen esaldia, “ez naiz inoiz espabilatuko”. Eta egia da, gizajoa ez da inoiz espabilatuko; beraz, ez diogu jaramon handirik egingo.

 



Artista baztertua da: “Zergatik naiz ni izen artistikorik ez daukan bakarra?”, galdetzen dio bere buruari. Besteok harria ikusten dugun lekuan berak petrus vulgarisa ikusten du, eta irauteko sena eta... eta hizketan hasteko gogoa egiten zaio. Aldi berean, beste guztiak aspertu egiten ditu. Horregatik, neurriz hurbiltzen dira bere ondora. Oso etxe bitxia dauka.

 



Neptu urez beteriko unibertsolaria da. Aspaldi Unibertsoan barrena ibili zen, horregatik era askotako izakiak ezagutzen ditu, lurtarrak eta ilargitarrak, adibidez. Kazetariei bezala, gertatzen ari dena kontatzea gustatzen zaio, edo beste toki batzuetan gauzak nolakoak diren azaltzea. Batzuetan ez da konturatzen kontatzen ari den gertakizuna gainera datorkiola; esaterako, mendian behera datorren elur-bola. Eta plof!



Uranik irrika bakarra dauka bizitzan: jatea, irenstea, gauzak ahoan sartzea. Berdin dio zer jaten duen, sabela betez gero. Pentsa zenbaterainoko gosea duen: disko bakarra dauka etxean, “Saltsa eta merengea”, eta a ze negarra, jatekoa ez zela konturatu zenean.

 



Oso planeta polita da, aldi berean inozoa eta argia. Nola izan daitekeen hori? Inortxok ere ez daki, baina egun osoa galdezka egiten du: zzzergatik? zzzernola?... Edozeini galdetzen dizkio gauzak, baina batez ere Martiri. Kontua da erantzuna ez zaiola sekula nahikoa iruditzen, horregatik, askotan, Marti bere onetik ateratzen du.

 

 

 



Satur bihurriena da, baina laguntzeko prest ere egoten da. Bere eraztunarekin besteek egin ezin dituzten gauzak egiten ditu (hegaz, adibidez), baina berak ez dio garrantzi handirik ematen. Bihurria den arren, beti laguntzen dio Jupiri, Jupi ez baita besteak bezain argia.



Hello!!! Miss Issippi nauzue, Borovilleko unibertsolari ingelesa. Euskaraz badakit apurtxo bat, baina nire jatorri-hizkuntza ingelesa da. Nirekin jolasten bazarete, denbora gutxiren buruan, ingelesez hitz egiten duten haurrekin jolastu ahal izango zarete, ikusiko duzue! See you, bye!!!

 



Satur bihurriena da, baina laguntzeko prest ere egoten da. Bere eraztunarekin besteek egin ezin dituzten gauzak egiten ditu (hegaz, adibidez), baina berak ez dio garrantzi handirik ematen. Bihurria den arren, beti laguntzen dio Jupiri, Jupi ez baita besteak bezain argia.

 

Hemen dituzu Betizu Taldeko abestiak:

1, 2, 3, 4

AGUR, EUSKAL HERRIA, BYE BYE

AI, LOREA

AIREZ AIRE DABIL

ALTZA PELIPE

AMA

AMA, EZ DUT OHEA EGIN NAHI

AMONARI ESATEN (I WANNA BE SEDATED)

ARAZOA (TROUBLE)

ARDIAK BEZALA

Euskal Telebistako "Betizu" saioak web orrialde berria aireratu du Interneteko eitb.com web gune honetan. Besteak beste, BT musika taldea eta Shin Chan daude bertan. Jokoak, lehiaketak,saioko programazioa eta Betizu Taldeari buruzko informazio guztia biltzeaz gain, Betizu Klubeko bazkideentzako atal berezia ere azaltzen da.
Gaztetxoek "Betizu"ri buruz jakin nahi duten guztia eskura izango dute uneoro aurrerantzean. "Betizu" ETB-1ek arratsaldero eskaintzen duen saioko web orri berrian denetarik topatuko dute neska-mutilek: Betizu Taldea musika laukoteari buruzko informazioa, adibidez.