|
OTXANDIO |
|
|
Kokapena |
Bizkaia eta
Araba komunikatzen duen mendarte harana da.Mugak: Iparraldetik Abadiño, Hegoaldetik Arabako Legutio,Ekialdetik
Aramaio (Araba) eta Mendebaldetik Ubide, Dima eta Zeanuri. |
|
Nola
heldu |
|
|
Biztanleak
(2002) |
1080 biztanle |
|
Biztanle-guneak |
Otxandion bertan
biztanlegoaren kopuru handi bat bizitzen da;gainerantzekoak sakabanaturik aurkitzen dira. |
|
Hizkuntza
(1996) |
|
|
Leku
interesgarriak |
SAN MARTINEN ERMITA Ingurabideko bigarren
sarrerarik iristen da ermitara, eskuinalderako bidegurutzean. Pagadi txiki baten alboan dago. Oinplano angeluzuzena dauka, eta ekialdera begira jarritako abside erdizirkularra, zeru arrunt batez
estalia. Nabeak, ordea, zurezko armadura dauka. Azkenik, gezileihoek eta arku zorrotzeko sarrera xumeki dekoratuak girotzen dute behiala elizateko zin egiteko ermita izan zen eraikin hau. Ezinbestekoa da berehalako neurriak hartzea ermita eta ingurua oneratzeko
eta zaintzeko. SANTA
MARINA ELIZA Tenplu honek tipologia
errenazentistako nabe bateratu handia dauka,gurutzeriaz estalia eta sarrera
bikoitzekoa. Dorrea F. Gogeaskoak eraiki zuen Iberok 1753-54 inguruan egindako planoen arabera. Plazatik eta herritik begiratuta, dorrea dugu perspektibaren
erreferentziazko elementua.
Sakristia oinplano oktogonaleko espazio neoklasiko ezin ederragoa da, antzinako altzari aberatsez hornituta dago eta apaiz-jantzi
bikainak gordetzen ditu. 1817an eraiki zuten
dohaintza bati esker. Alboetako kaperak A. Etxanobek egin zituen 1828an |
|
Jaiak |
Irailaren 3. Igandea."Basabisita" Uztailak 18: Herriko jaiak, San Marina ohorez Ekainak
11:Mekoleta auzoan.San Bernabe ohorez |
|
Inguru honetako leku interesgarriak |
PLAZA NAGUSIA Otxandioko Plaza Nagusiak argi erakusten du zein ederki uztar
daitezkeen baserri-giroko zein hiriko
eraikinak. Plaza "monumentalizatuta"
dago itxuraz angeluzuzena den espazio
batean. Hala Erdi Aroko hiribildutik plazara daramaten sarbideek eskainitako perspektibek nola XVIII. mendearen
erdialdean ezarritako arkitekturek zeharkatzen dute espazio hori. Eraikin hauek ikus daitezke
plazan: alde batean, udaletxe soil baina dotorea (1733-42; monumentu izendatuta dago), elizako dorrea (1750), Artekaleko etxeak eta pilotalekua;
beste aldean, antzinako eskolek, pesealeku estaliak, bolatokiak eta Kultur Etxeak lurrean dagoen desnibela gainditzen dute. Zuhaitzez jantzitako erdiko espazioak eta Vulcanoren iturriak biribiltzen dute hiri- elementuen multzoa. Iturria (1850) Otxandiok burdingintzan izan duen tradizio luzearen ikurra da. Hipotesi huts gisa, pentsa daiteke Iberoren eskuak ez zuela
elizako dorrea bakarrik ukitu kontzeptuz barrokoak diren perspektiba horien joko aberatsa
definitzeko orduan. |