Duranako Ikasbidea
Ikastola gara, Araban dagoen ikastola publiko integral bakarra.
3 urtetik 18ra bitarteko
maila guztietan hezkuntza-eskaintza luzatzen dugu eta erabateko
prestakuntzaren bitartez, gure ikasleen garapen pertsonala, akademikoa,
gizatiarra, zientifikoa eta kirol esparrukoa bultzatzea helburutzat
hartu dugu.
Gure ahaleginak Euskalgintzan
biltzen ditugu.Gure Hizkuntza eta Euskal Herriaren balio historiko
eta kulturalak ezagutu, onartu eta bizirik mantentzeko beharra bultzatuz.
Etapa guztietan zehar beste
hizkuntza batzuen ezaguera eta erabilerararen sustapena bermatzen
dugu (Ingelesa lau urtetik hasita).
Gure ikastolan parte hartzeko
giroa piztu nahi dugu, osatzen dugun hezkuntza-komunitatearen estamentu
guztien inplikazio, konpromiso eta erantzuna errazten saiatuz: Hezkuntza
guztion erantzukizuna baita.
Lan-talde profesional konprometitua
dugu, etorkizunari begira, erronkei aurre egiteko prest dagoena;
esperientzia, motibazio eta etengabeko prestakuntzaren bidez egunero
ahalegintzen den talde pedagogikoa gara.
Kalitatezko erreferentea
gara, horrela Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko
ikastetxeetan egindako hezkuntza berriztapen proiekturik hoberena
KALIPONTXI : DURANAKO LIBURUTEGI BIRTUALA izendatu dute aurten.
Horrela gure Ikastolak Karmele Alzueta saria jaso du.

|