ORIENTAZIOA

Orientazio zerbitzuak hiru esparru nagusitan eskuhartzen du:

Orientazio pertsonala:
- Beste ezer baino lehen, ikastetxearen egiteko nagusia pertsonak heztea delako. Horregatik baloreak, elkarbizitza, autoezagutza, inteligentzi emozionala, heziketa afektibo sexuala, prebentzio lana, hezkidetza, kultur aniztasuna... modu estentsiboan zein trinkoan lantzen dira maila ezberdinetan

Orientazio akademikoa:
- Prebentzio lana azpimarratu behar da atal honetan .
- Ikasteko teknikei ere garrantzi handia eskaintzen zaie.
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei arreta berezia eskaintzen zaie, horretarako baliabide materialak zein pertsonalak erabiliz.
- Ikaslearen martxa akademikoaren jarraipen indibidualdua dugu beste helburu nagusi bat.

Orientazio bokazionala:
- Ikasturte bakoitzean ikasleek egin behar dituzten aukeraketen aurrean (aukerako eta hautazko jakintzagaiak, DBHaren bukaeran irtenbide ezberdinak, Batxilergoaren bukaeran Heziketa Zikloak edo Karrera ezberdinak...) informazio zehatza eta orientazioa eskaintzen da.