|
Eskola garraioa
2005/2006 ikasturterako eskola garraioa
ezartzeko eta antolatzeko irizpide orokorrak
‚Haur Hezkuntza (2. zikloa),
Lehen Hezkuntza eta DBH-ko 1. zikloko ikasleak
DBH-ko 2. zikloko ikasleak
Honako baldintza hauek betetzen direnean
jarriko da eskola-garraioa:
- Ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.
- Ikaslea dagokion ikastetxera joatea, ikastetxeen eremu-antolamenduaren
arabera.
- Ikastetxea, gutxienez, 2 kilometrora izatea. Distantzia
hori ikaslearen etxetik ikastetxera oinez egiteko moduko bideari
jarraituz neurtuko da.
Salbuespen-kasuetan, eta ikasleak doako eskola-garraioa izateko
aukerarik ez denean, ikasleei diru-laguntzak eman ahalko zaizkie,
garraiorako banan-banako diru-laguntzen bitartez.
‚D.B.H.-ko 2. zikloko ikasleak
Honako baldintza hauek betetzen direnean jarriko da eskola-garraioa:
- Ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.
- Ikaslea dagokion ikastetxera joatea, ikastetxeen eremu-antolamenduaren
arabera.
- Ikastetxea, gutxienez, 4 kilometrora izatea. Distantzia
hori ikaslearen etxetik ikastetxera oinez egiteko moduko bideari
jarraituz neurtuko da.
- 18 urte baino gehiago ez izatea dagokion ikasturteko abenduaren
31n.
Salbuespen-kasuetan, eta ikasleak doako eskola-garraioa izateko
aukerarik ez denean, ikasleei diru-laguntzak eman ahalko zaizkie,
garraiorako banan-banako diru-laguntzen bitartez.
‚Jantoki eta
garraio zerbitzuen arteko bateraezintasauna eguerdietan
Jantoki zerbitzua eskaintzen duten ikastetxeetan, oro har,
ez da garraio-zerbitzurik izango eguerditan, salbu eta jantokiak
garraiorako eskubidea duten ikasle guztiak hartu ezin baditu.
‚Leku libreak
Garraio zerbitzuaren erabilpena ahalik eta onena izan dadin,
ibilbideren batean leku librerik dagoenetan, goian zehaztutako
baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek erabili ahalko dituzte
lekuok, aldi baterako, horrek, betiere, ibilbidea aldatzea
ez badakar.
Leku libreok aldi baterako erabiltzeko baimena eskatzen den
ikasturtera mugatuko da, eta berau eman ala ukatzea lurralde-ordezkariaren
esku egongo da, ikastetxeko zuzendaritzak proposamena egin
ondoren. Emandako baimena edozein unetan ezeztatu ahalko da,
antolakuntza arrazoiak direla kausa edo/eta leku librea goian
zehaztutako baldintzak betetzen dituen ikasleren batek erabili
behar badu.
Leku libreak aldi baterako erabiltzeko baimena duten ikasleak
ez dira jantokirako diru-laguntzen onuradun izango, eta ez
dute inongo murrizketarik izango jantoki-kuotan garraiatuak
izateagatik.
‚Iraunaldia
Goian adierazitako irizpideak indarrean egongo dira 2006-2007
ikasturterako zirkularrak edo maila handiagoko arau batek
aldatzen ez dituen bitartean.
‚Eskola garraioko laguntzaileen zerbitzua
Oro har, eskola-garraioko laguntzaileen zerbitzua antolatuko
da 443/2001 Errege Dekretuak, Eskolako eta Adingabekoen Garraioaren
segurtasun-baldintzei buruzkoak, ezarritako baldintzak betetzen
dituzten ibilbideetan.
(Eskola-garraioari dagokion esparru honetan jasotako erizpide
guztiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak daukan
web gunetik ateratakoak dira)
|