|
KANPOKO EKINTZAK 2007-2008
1.-Helburu orokorrak
Kanpoko jarduerek, helburu bezala, ikasleen heziketa integrala osatu behar dute; batez ere asisialdia ondo betetzen eta antolatzen laguntzen duten ekintza motibagarriak antolatuz.
Ekintzen helburu bateratuak:
- Ikasleen euskararen erabilera komunikazio tresna bihurtzea, klaseko ingurutik kanpo
- Gizarte eta emozioen garapena zaindu eta bultzatu ekintzak egiterakoan
- Kanpoko ekintzetan transmititzen diren baloreak begirunea eta laguntsaunarenak izatea, bai taldekideekin bai monitoreekin eta baita hurbiltzen zaien edozein pertsonarekin ere. Laguntasunaren giroa garatuz.
- Helburu eta proba berriak lortzera bultzatu txapelketaren barruan edo kanpoan;erruak eta galtzeak onartzen ikasiz.
- Motrizitate leuna edo psikomotrizitatearekiko trebetasunak garatzen lagundu.
- Kanpoko ekintzak kultura unibertsala eta euskal kulturaren garapenerako tresna lagungarria bihurtu.
2.-Ekintzak
2.1.-Kirol ekintzak
- Txapelketa duten ekintzak.
- Normalean txapelketak larunbatetan jolasten dira.
Helburuak:
LH-ko taldetan dituzten urteak direla eta, txapelketarako prestaketa bigarren helburua da, nahiz eta taldearen garapena eta estabilitatea lortzeko garrantzitsua izan.
- Taldekideak talde espiritu lortzea.Kidearen beharra sentitu eta monitoreen antolamendu eta zuzendaritza baloratu.
- Proposatzen diren ekintzen bidez ondo pasatu behar dute, ahalegina bultzatuz eta alferkeria baztertuz.
- Kirolerako beharrezkoak diren gaitasun motoreen garapena bilatu.
- Joko garbia bultzatu.
- Txapelketa ondo igarotzea, prestakuntza eta talde lanaren ondorioz.
- Norberaren gorputza ezagutu: ahalmenak eta ahuldadeak.
2.2.-Kultur ekintza
|
|