Dagoeneko “Eta Ikasbidean zer?” atalak tradizio handia du gure ikastetxean bertan biltzen baitira gure ikasleen hausnarketak gai desberdinen gainean eta beti ere gure eskolarekin lotura zuzena duten gaiei arreta berezia emanez.
Oraingoan, eta DBHko 4. mailan Euskara ikasgaian argudio testuak lantzen direla aprobetxatuz mota horretako lanak dakarzkizuegu hona. Izan ere, ikasleak trebatu dira beren iritziak fundamentoz sustengatzen eta horren guztiaren emaitza hemen daukazue. Ikasleek parada izan dute trebezia hori erabiliz ikastetxean gaizki ikusten dituzten gauzei buruz idazteko.

2007/08 ikasturteko DBHko 4.A
Espero dugu gustukoak izatea eta ikastetxean ditugun arazoez pixka bat gehiago jakiteaz aparte, zerbait hobetzeko balio izatea.
IKASBIDEAKO EUSKARA BATZORDEA
2008ko martxoa.
|