marigorringo

 
NORMALKUNTZA

Kaixo, gure bisitari guztiei:

Ikasturte berriari hasiera eman diogu eta honezkero Euskara batzordea ere abian jarri dugu. Aurtengo batzordea taldekikide berriok osatzen dugunez, lehenik eta behin nortzuk garen azalduko dizuegu:

Teknikaria : Bego Díez – DBH eta DBHOko Marrazketa irakaslea.

Gurasoak:

  • Arantza Unzueta Iturriaga
  • Javier Ruíz de Garibay Sáenz de Arzamendi

Lehen Hezkuntzako irakasleak:

  • Arantza Balzategi
  • Bixen García
  • Jaione Larrañaga
  • Javier Quilchano
  • Lourdes Ruíz de Arbulo

Bigarren Hezkuntzako irakasleak:

  • Esther Bustinduy: Frantsesa eta Gaztelania irakaslea
  • Gorka Sanz: Hezkuntza Fisikoko irakaslea
  • Andone Caperos: Euskal Hizkuntza  eta Literatura irakaslea

Ikasleak:

  • Oihane Anda
  • Ane Zurutuza

Ondoko orrialdeetan, ikasturte honetarako ditugun asmoak eta proiektuak kontatu nahi  dizkizuegu. Horietako asko ez dira berriak, baizik eta beste urteetan buruturiko  ekintzen jarraipena, baina, badakizue! Zertarako aldatu ondo doana? Beste batzuk, berriz, aurten estrainekoz probatuko ditugun esperientziak izango dira eta beti ere gure helburua euskarak toki berezia  izan dezala  izango da.

Hemen planteatzen ditugun ekimenak gure bizitza akademikoaren arlo desberdinetan eragiten dute: batzuk ikasleei bideratuta daude, beste batzuk irakasleei, beste zenbait ikastetxeko esparruetara... Kontua da urtez urte gero eta plangintza sendoagoa  osatuz joatea euskarak gurenean ahalik eta presentzia handien izan dezan. Hori guztion ardura delakoan, animatu nahi zaituztegu edozein ideia baldin baduzue gurekin kontaktuan jartzera.

Besterik gabe, hona hemen ikasturte honetarako plangintza orokorra eta ez ahaztu gure web orrian -ahal dugun heinean- burutzen ditugun ekintzen informazio puntuala emango dizuegula, beraz, hurbil zaitezte noizean behin gure orria bisitatzera.

Jaso gure agurrik beroena:

Euskara batzordea

ulibarri euskera eguna
bersolaritza eta ikasbidean zer...
amodiozko_lehiaketa idazleak ikasbidean
euskolinpiadak prudentzio deunaren danborrada
ikasbideako kopla txapelketa euskara ikasgelan
Koldokoak bertsogintzan euskonews

Si quieres contactar con nosotros-askorreoa